............

mm

XV Anboto Kilometro Bertikala 2024

2024ko Urriak 5 - Atxondo (Bizkaia)

AURKEZPENA

Anboto Kilometro Bertikalaren 15. edizioa da aurtengoa. Zalantza gabe lasterketa bertikaletan erreferentzi bat bihurtu da, Anboto mendia eta Atxondoko bailararen edertasunek asko lagundu dute hau horrela izateko. Euskal korrikalari eta Europako korrikalari onenak neurtu izan dituzte beraien indarrak Anbotoko aldapetan, horren ondoria da bertan lortutako izugarrizko denbora. Gogora dezagun igoerako errekorra Marco de Gasperi italiarrak duela 37'14" denborarekin eta emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia elgetarrak duela 45'59" denborarekin.

Ibilbidearen sentzua argia da: Arrazolako elizatik Anbotoko tontorrera oionezko bide laburrenetik. Honek 1.092 metroko igoera du 3,8 kilometrotan.

Antolakuntzaren helburua mendi kirola ardatz bezala izanez, jai giro inguruan jendea biltzea da. Korrikalari onenak bertan izatea gustoko izan harren, kirol herrikoia ere maite dugu eta horretara animatzen dugu kirolari eta mendizale arrunta. Anboto ahalik eta denbora gutxienean igotzeko erronka onartu elitearen denborak kontutan izan gabe, eta bere buruaren aurkako erronka izan daitela.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Aurkezpena

Fitxa teknikoa

Ingurua

Araudia
Ordutegia

Izen Ematea

Mailak

Sariak

Nola Ailegatu

Ostatuak

Sailkapenak

Argazki Galeria

Kontaktua